Laneko Arriskuen Prebentzioa
Cei Prebentzio Zerbitzuak diziplina anitzeko giza talde baten lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzen die enpresei. Talde hori goi-mailako teknikariz eta osasun-langilez osatuta dago. Enpresen laneko arriskuei aurrea hartzeko kudeaketa egin eta horretan laguntzea du helburu, laneko segurtasun- eta osasun-baldintza onenak bete daitezen, beti ere laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatuz.
- Laneko arriskuak prebenitzeko planak diseinatu, ezarri eta aplikatzea, prebentzioa enpresan integratzeko.
- Langileen segurtasunari eta osasunari eragin diezaieketen arrisku-faktoreak ebaluatzea.
- Neurri zuzentzaile egokiak hartzeko lehentasunak zehaztea eta horien eraginkortasuna zaintzea.
- Langileei arriskuei eta horiek babesteko eta prebenitzeko neurriei buruzko informazioa ematea.
Prebentzioko zerbitzua
“Lortu zure enpresarentzat ingurune osasungarria, enpresaburu bakoitzari laneko arriskuen prebentzioa kontrolatzeko ematen diogun irtenbide pertsonalizatuari esker.”
Segurtasuna lanean
Laneko Segurtasun Zerbitzuaren eginkizunak garatze aldera, Cei Prebentzio Zerbitzuak jarduketa-prozedurak ezartzen ditu, lan-istripua eragin dezaketen arrisku-faktoreak ezabatzeko eta/edo murrizteko, lantokietako, inguruneko eta abarreko segurtasun-baldintzei dagokienez.
- Segurtasun eta Osasun Planak
- 1215/97 EDra lan-ekipoak (makineria) egokitzea
- Segurtasun- eta osasun-koordinazioa obran
- Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketak
- Atmosfera leherkorrak (ATEX) aztertzea
- Larrialdi Plana egitea
- Simulakroen planak planifikatu eta martxan jartzea
- Etab.
Industria Higiene
Industria Higiene Zerbitzuaren funtzioak eginkizunak garatzeko, Cei Prebentzio Zerbitzuak jardueta-prozedurak ezarrita ditu arriskuen analisia kudeatzeko eta kontrolatzeko, eta enpresa bateko langileen osasuna kaltetu dezaketen eragile fisiko, kimiko eta biologikoak detektatzen dira bertan.
- Zarataren eraginpean egotearen neurketa
- Argiztapen neurketak
- Hezetasun, tenperatura eta bibrazio analisia
- Eragile kimikoen esposizioaren analisia
- Eragile biologikoen analisia
- Etab.
Ergonomia eta Psikosoziologia
Ergonomia eta Psikosoziologia Zerbitzuaren eginkizunak garatzeko, CEI Prebentzio Zerbitzuak, arriskuen analisia kudeatzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak ezarrita ditu, non erakunde baten puntu kritikoak detektatzen diren, hau da, arrisku fisiko edo psikosoziala lor dezaketen puntu kritikoak, eta langileari jarduera garatzea eragozten diotenak.
- Lanpostuen azterketa psikosoziala
- Gatazka psikosozialen ebazpen-bitartekotza
- Lanpostuan kargak nola manipulatu diren aztertzea
- Bistaratzeko pantailak aztertzea
- Psikobide
Cei Prebentzio Zerbitzuan, laneko arriskuen ebaluazioa egiten dugu enpresetan: segurtasuna lanean, higiene industriala, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua; eta langileen osasunaren zaintza ere egiten dugu.