Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzua
Cei Prebentzio Zerbitzuak diziplina anitzeko giza talde baten lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzen die enpresei. Talde hori goi-mailako teknikariz eta osasun-langilez osatuta dago. Enpresen laneko arriskuei aurrea hartzeko kudeaketa egin eta horretan laguntzea du helburu, laneko segurtasun- eta osasun-baldintza onenak bete daitezen, beti ere laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatuz.
- Laneko arriskuak prebenitzeko planak diseinatu, ezarri eta aplikatzea, prebentzioa enpresan integratzeko.
- Langileen segurtasunari eta osasunari eragin diezaieketen arrisku-faktoreak ebaluatzea.
- Neurri zuzentzaile egokiak hartzeko lehentasunak zehaztea eta horien eraginkortasuna zaintzea.
- Langileei arriskuei eta horiek babesteko eta prebenitzeko neurriei buruzko informazioa ematea.
Prebentzioko zerbitzua
"Lortu zure enpresarentzat ingurune osasungarria, enpresaburu bakoitzari laneko arriskuen prebentzioa kontrolatzeko ematen diogun irtenbide pertsonalizatuari esker."
-
Segurtasuna lanean
Laneko Segurtasun Zerbitzuaren eginkizunak garatze aldera, Cei Prebentzio Zerbitzuak jarduketa-prozedurak ezartzen ditu, lan-istripua eragin dezaketen arrisku-faktoreak ezabatzeko eta/edo murrizteko, lantokietako, inguruneko eta abarreko segurtasun-baldintzei dagokienez.
- Segurtasun eta Osasun Planak
- 1215/97 EDra lan-ekipoak (makineria) egokitzea
- Segurtasun- eta osasun-koordinazioa obran
- Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketak
- Atmosfera leherkorrak (ATEX) aztertzea
- Larrialdi Plana egitea
- Simulakroen planak planifikatu eta martxan jartzea
- Etab.
-
Industria Higiene
Industria Higiene Zerbitzuaren funtzioak eginkizunak garatzeko, Cei Prebentzio Zerbitzuak jardueta-prozedurak ezarrita ditu arriskuen analisia kudeatzeko eta kontrolatzeko, eta enpresa bateko langileen osasuna kaltetu dezaketen eragile fisiko, kimiko eta biologikoak detektatzen dira bertan.
- Zarataren eraginpean egotearen neurketa
- Argiztapen neurketak
- Hezetasun, tenperatura eta bibrazio analisia
- Eragile kimikoen esposizioaren analisia
- Eragile biologikoen analisia
- Etab.
-
Ergonomia eta Psikosoziologia
Ergonomia eta Psikosoziologia Zerbitzuaren eginkizunak garatzeko, CEI Prebentzio Zerbitzuak, arriskuen analisia kudeatzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak ezarrita ditu, non erakunde baten puntu kritikoak detektatzen diren, hau da, arrisku fisiko edo psikosoziala lor dezaketen puntu kritikoak, eta langileari jarduera garatzea eragozten diotenak.
- Lanpostuen azterketa psikosoziala
- Gatazka psikosozialen ebazpen-bitartekotza
- Lanpostuan kargak nola manipulatu diren aztertzea
- Bistaratzeko pantailak aztertzea
- Etab.